EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Antzerki-Foroa: URAK DAKARRENA URAK DARAMA

 '...Baina halako batean hormigoizko erraldoi bat iritsi, eta lurrean zauriak irekitzen hasi zen. Denok sentitu genituen zauriok.Eta tantak gaixotzen hasi ziren...Airea ere gaixotzen hasi zen? Batzuk, beldurtuta, joaten hasi ziren; beste batzuk, haserre, borrokan eta kontrako iritzia azaltzen hasi ziren?Batzuk desagerrarazi egin zituzten?'

 

 Badakigu klima-krisiak arriskuan jartzen duela hainbat giza eskubidez gozatu ahal izatea: bizitzeko eskubidea, osasuna, ura, janaria eta etxebizitza izatekoak, eta garapenerako eta autodeterminaziorako eskubideak. Alderantziz, klima-krisiari modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko, ezinbestekoa da eskubide horiek baliatzea, hala nola informazioa jasotzeko eskubidea eta parte hartzekoa.

 Ura, giza eskubide gisa. Ibaia, pertsona migratu bat, Friday for Future-ko gazte bat, ama behargin bat eta lan prekarioa duen gazte bat... Pertsonaia horiek eguneroko bizitzako egoera bat agertuko digute.Ikusleen esku geratuko da egoera hori errepikatzea edo, aitzitik, egoera aldatzea, beste jokabide batzuk bilatuz, zapalduta daudenek egiazko bizitzarako erresilientzia eta erresistentziazko alternatibak izan edo saiatu ditzaten ahaleginduz.

 

Egilea:Yokerendan Antzerki Taldea


Ekitaldiaren datuak