EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Mikel Reparazekin solasaldia: 'De Trump a Biden: las disparidades raciales y sociales en los Estados Unidos'


Hizlaria: Mikel Reparaz, kazetari eta korresponsala


Eguna eta ordua: Azaroak 25 (osteguna), 17:00etan.


Tokia: Auditorioa. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU.




MIKEL REPARAZ EXTRAMIANA (Arbizu, 1975)


Kazetaria. ETBko Nazioarteko arloburu.


Mikel Reparaz (Arbizu, 1975) nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria da. Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasle zelarik, Balkanetako gerraren azken uneak gertutik bizi izan zituen, 1995ko udan. Ordutik, etengabe aritu da munduan barrena lau kontinentetako gatazka eta gertakizunez informatzen. EITBrako korrespontsal lanak egin izan ditu Bruselan eta New Yorken, Radio Euskadiko albistegiak ere zuzendu zituen, eta gaur egun ETBko Nazioarteko arloburu da. Estatu Batuetan egindako urteen eta bidaien emaitza da Península argitaletxearekin 2020an argitaratutako ´Las Grietas de América´ liburua. 2021ean Euskadi Literatur Saria jaso du gaztelerazko saiakeraren kategorian.





Ekitaldiaren datuak