FAPEren estatutuen arabera Kazetarien Erregistro Profesionalera sarbidea izango dute eskatutako titulazioa (edo goragoko ziurtagiri akademikoa) dutenek, beti ere akreditazioa kazetaritza edota komunikazioko fakultate batek ematen duenean, Espainiako zein Nazioarteko unibertsitatea izanda ere. Horiek bakarrik jasoko dute prentsa txartel homologatua.
Inskripzioa egiteko, ezinbestean, Prentsa elkarte edota federatutako beste elkarteen bidez eskatu beharko da ondorengoak aurkeztuz:
FAPE txartelak Nazioarteko Kazetarien Federakuntzako (FIP) agiria lortzeko prestatuta dago, baita 120 herrialdetan eskaintzen dituen erraztasunak lortzeko ere. FIP txartela eskatzeko elkarteen bidez egin behar da.
Hemen dituzue FAPEren txartela berritzeko zein egiteko beharrezkoak diren inprimakiak.
Kazetarien Euskal Elkargoaren Legearen arabera, Euskadiko Kazetarien Erregistro Profesionalera sarbidea izango dute eskatutako titulazioa (edo goragoko ziurtagiri akademikoa) dutenek, beti ere akreditazioa kazetaritza edota komunikazioko fakultate batek ematen duenean, Espainiako zein Nazioarteko unibertsitatea izanda ere. Betiere, profesionalak Euskal Autonomi Erkidegoan bizi, jaio edota lan egiten badu.
Inskripzioa egiteko, ezinbestean, Kazetarien Euskal Elkargora jo beharko da era telematiko edota presentzialean ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:
Kazetarien Euskal Elkargoa Legebiltzarrak argitaratutako Legearen aginduz sortu zen. CVP-KEE da Euskadin dagoen erakunde profesional bakarra, komunikazioaren sektorean, Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren babes legala eta aitorpena duena.
Hemen dituzue Euskal Kazetarien Elkargoko kide izateko beharrezko inprimakiak.
Elkarterako sarbide kuota 30€. Elkargorako inskribatze kuota 30€.
Elkarte zein Elkargoko hileroko kuotak 10€koak dira, bakoitza, eta hilabetero, hiruhilabetero (30€), seihilabetero (60€) edota urteko (120€) ordaindu ditzazkezu.
Elkargo zein Elkarteko kide egin zaitez inskribatze kuota bakarra, 30€, eta hileroko kuota bakarra, 10€, ordainduz bi erakundetan izena batera emanda.
Horrela Euskal Kazetarien Elkarteak zein Kazetarien Euskal Elkargoak zein FAPEk eskaintzen dituen abantailez gozatuko duzu (deskontuak, lan-poltsa, formazioa, nazioarteko txartelaren kudeaketa erraza, e.a.)
Langabeek inskripzio kuotaren 30€ak ordainduko dituzte bakarrik, ondorengo urtean hileroko kuotetara salbuetsita egongo dira. Urtea igarotakoan hasiko zaie kuota kobratzen.