EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak Pikara Magazine aldizkariak eta Faktoria Lilak jasandako eraso berria salatzen dute


Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak (KEE-CVP eta EKE-AVP) Pikara Magazine aldizkariak eta Faktoria Lilak atzo euren Bilboko egoitzetan jasandako pintada faszista berriak gaitzesten dituzte, aurrekoak gertatu eta bi aste beranduago.

EAEko kazetaritza arloko bi erakunde profesional nagusiek biktimen salaketarekin bat egiten dute eta adierazpen askatasuna, hedabideak indarkeriarik gabe aske informatzeko eskubidea eta mugimendu feministaren aurkako erasoak salatu nahi dituzte.

'Pikara Magazine' aldizkari digitalak, aurten Kazetaritza Digitala Saria jaso duena Euskal Kazetaritza Sarietan teoria eta praktika feministaren dibulgazioagatik, hedabideetan kazetaritza lanaren sorkuntzan genero ikuspegia eransten duena, sare sozialetan #APorTodas hashtaga proposatu du eta ez diotela 'idazteari, sortzeari, pentsatzeari ezta sarea eratzeari utziko' adierazi du, behin eta berriz erasoak jasaten ari badira ere. 

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak garbi adierazi nahi dute eraso eta jokabide hauek demokraziaren irizpideen aurka doazela, eta gogoratu nahi dute gizartea askei informatzeko eta iritzi publikoa eraikitzen laguntzeko informazioa zabaltzea oinarrizko eskubidea dela eta jarrera autoritarioen aurre izango direla. 

KEEk eta EAEk babesa luzatu nahi diete Pikara Magazine, Faktoria Lila eta Irantzu Varelari eta kaltetuak izan diren komunikabide eta profesional guztiei, eta haienganako errespetu osoa eskatzen dugu.


Kazetariak