EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Tino Sorianoren 'Ayúdame a mirar' liburuaren aurkezpena Bilbon

Argazkia: Tino Soriano.

Bartzelonako argazkilari ospetsua Bilboko Blackkamera argazki-eskolako instalazioetan izango da otsailaren 14an


Anaya Photoclub argitaletxeak 'Ayúdame a mirar. La biblia del reportaje gráfico' argitaratu eta ia hamar hilabetera, bere egileak, Tino Soriano argazkilari kataluniarrak, lana aurkeztuko du Bilbon. Otsailaren 14an egingo du, 19:00etatik aurrera, Blackkamera argazkigintza dokumentaleko eskolaren egoitzan (Gregorio de la Revilla, 10-Bº), non Sorianok berak ikastaro eta tailer batzuk eman dituen.

'Lagundu begiratzen. Erreportaje grafikoaren biblia' harrigarria da, ez delako funtsezko oinarriak erakusten dituen edo estilo jakin batean zentratzen den argazki liburu klasikoa. Argazki asko dituen liburua ere ez da, izan ere, gutxi batzuk besterik ezin izango ditugu ikusi lana osatzen duten 546 orrialdeen amaieran.


Robert Capa mitikoaren eskutik, zeinaren obra eta mirariak hari gidari gisa agertzen diren hogeita bost urtez sortu den saiakera honetan zehar, 'Lagundu begiratzen' istorio bisualak eraikitzen eta partekatzen ikasteko bete behar diren baldintzak errepasatzen ditu. Bokazioa, gaiaren aukeraketa, argazki-ekitaldiaren anatomia, etika, hautaketa grafikoa, salmenta eta, amaitzeko, adituek babestutako iragarpenak. Estilo arin eta atseginarekin, munduko kazetari onenen pasadizo ez oso ezagun ugariz zipriztindua, horietako batzuk Tino Sorianori lehen eskutik kontatuak, baita Robert Caparen 'miliziano baten heriotza' bezalako argazki historikoen analisia ere, honen egiletza zalantzan jartzen delarik, nahiz eta liburu osoan zehar oso ezaguna den erreportari hungariarrari, Magnum agentzia mitikoaren inspiratzaileari, adierazitako miresmen handia agerian dagoen.


National Geographic Societyko ohore guztiak dituen argazkilari gisa, Tino Sorianok XX. mendeko egile onenetariko askorekin, bere kideak izan direnak, soinez soin lan egin du eta kontaktu inbidiagarria izan du. Horrek are gehiago aberasten du obra honen edukia, teoria esperientzia praktiko ugarirekin uztartuz. Aholkuak, istorioak, inspirazioa, analisia, estrategia eta erraz aplikatzekoak diren ezagutzak dira erreportaje grafikoaren biblia hau 'profesionalentzako, ikastunentzako eta kuriosoentzako kontsulta-lan atsegina, praktikoa eta entretenigarria' egiten dutenak, VIAJAR aldizkariko zuzendari Mariano Lopezen hitzetan.


Kazetariak