EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

UPV/EHUk web atari bat ireki du koronabirusak Unibertsitatean dituen ondorioen berri emateko


Helburua da informazio gaurkotua, albiste, gomendio eta bestelako gai interesgarriak ematea


Atzo arratsaldetik, martxoak 10, Euskal Herriko Unibertsitateak bere web nagusian koronabirusari buruzko atari berezi bat prestatu du: 


https://www.ehu.eus/eu/covid-19


Gune berri horrek informazio gaurkotua eskainiko du gaixotasunaren garapenaz, UPV/EHUri lotutako pertsonen taldeen aktibitateari dagokiola.

Webguneak atal hauek dauzka: Albisteak, Ohiko galderak, Gomendioak eta Esteka interesgarriak. Email helbide bat ere sortu da, argibideak edo informazio luzeagoa behar denean jotzeko.


UPV-EHU