EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Aurrez aurreko irakaskuntza etengo da aldi baterako Deustuko Unibertsitateko Bilboko eta Donostiako campusetan gaurtik, martxoaren 13tik, aurrera


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek erabakita, aurrez aurreko irakaskuntza etengo da aldi baterako Deustuko Unibertsitateko Bilboko eta Donostiako campusetan gaurtik, hilak 13, 27ra arte, biak barne.

Unibertsitateko ikasleek jarraituko dute ikasketetako jarduerekin. Hori bermatzeko, Unibertsitateak urrutiko eredu presentzial alternatibo bat aurreikusi du. Deustuko unibertsitateak irakasteko dituen baliabide teknologikoak www.deusto.eus/covid19 webgunean daude eskura, izen horretako atalean. Laster jakinaraziko diete irakasle-ikasleei zein diren eredu hori erabiltzeko irizpide eta jarraibideak.

Halaber, etenda geratzen dira Unibertsitatean epe horretan egitekoak ziren ikastaro, jardunaldi, mintegi eta kanpoko ekitaldiak.

Unibertsitatea zabalik egongo da irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

Deustuko Unibertsitatetik azpimarratzen dute www.deusto.eus/covid19 web orria dela Deustuko Unibertsitatearen komunikabide instituzional ofizial bakarra koronabirusari dagokionez eta ez zaiela jaramonik egin behar fake news bazter-nahasleei.


Deustuko Unibertsitatearen Oharra

Gainera, sortu den egoeraren larritasuna eta salbuespenezkotasuna kontuan izanik, Deustuko Unibertsitateak honako hau erabaki du gaur:

  1. Astelehenetik aurrera urrutiko aurrez aurreko irakasteko metodologia erabiltzea ikasleen aprobetxamendu akademikoa bermatzeko.
  2. Langileen osasuna babesteko, telelanaren irizpidea aplikatzea, beharrezko gutxieneko zerbitzuak mantenduz.
  3. DUko ikasle eta langileen erantzukizun profesionalean eta herritar arduran duten konfiantza berrestea.


Kazetariak