EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

ARGIAk aldizkaria paperean ez duela inprimatuko aurrerantzean erabaki du, inprentako langileen eta postarien osasuna babesteko


ARGIA astekaria salbuespen egoera honek iraun bitartean ez dela paperean inprimatuko erabaki zuten bertako langileak pasa den astean. Aldizkarian bertan argitaratutako ohar batean, Argia-ko langileek uste dute funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren pertsonek etxean geratu behar direla, beren segurtasunagatik. Talde horretan sartuko lirateke inprentako langileak, paper- eta tinta-ekoizleak, garraiolariak, kioskoetako saltzaileak eta banatzaileak.

Argia-k dioenez, 'hedabide honen 101 urteko historian, 36ko gerrak eta frankismoaren zentsurak batetik, eta 80ko hamarkadako arazo ekonomiko larrien ondorioz soilik utzi izan zaio paperean argitaratzeari'. '2020ko osasun krisia zerrenda horretan' sartuko dela gaineratu du, baina oraingo honetan bere erabakiz egiten duela. 2.682 zenbakia izango da, beraz, Argia paperean denboraldi batean banatuko duten azkena.

Hala ere, www.argia.eus webgunea bisitatzera gonbidatzen dituzte irakurleak; izan ere, kazetariek etxetik bertatik jarraituko dute lanean, gaurkotasuneko gaiez gain, erreportajeak, elkarrizketak eta bestelako edukiak jorratuz.

Jakinarazpen osoa, hemen.


Kazetariak