EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Think Big 2020 sariketan izena emateko epea zabalik dago

Lau sari ekonomiko emango dira: 2.500 euro, 1.500 euro, eta 800 euro

UPV/EHUko ikasleen artean ekintzailetza bultzatzeko Zitekek antolatzen duen Think Big 2020 sariketan izena emateko epea uztailaren 15era arte zabalik egongo da. UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da Zitek. Bizkaiko Campuseko edozein fakultate edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek eta UPV/EHUko beste campusetan izena emanda dauden Bizkaian bizi direnek eska dezakete programan parte hartzea.

Lau sari ekonomiko emango dira: 2.500 euro, 1.500 euro, eta 800 euro (3.eta 4.a). 

Gainera, ideia irabazlearen talde sustatzaileak prestakuntza eta aholkularitza jasoko du finantzaketa bilatzeko; horrez gain, Zitek Programaren hiru mintegietako batean lan-espazio bat ere izango du.

UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da ZITEK, unibertsitate-komunitateko kidea izanik, negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dagoena.

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/-/think-big-2020-sariketan-izena-emateko-epea-zabalik-dago

Kazetariak