EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Udako ikastaroa: 'Ingurumen Komunikazio Eskola. Biodibertsitatea eta natura-ondarea komunikatzea'

Ikastaroak bi kezkagai handi uztartzen ditu, bai maila globalean bai tokiko mailan eragiten digutenak: komunikazioa eta ingurumena. Helburua da gogoetagune bat sortzea eta zenbait gako eskaintzea ingurumen-erronka handien komunikaziorako (dibertsitate-galera, ingurune naturalaren kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena edo garapen jasangarria).

2020ko edizioan, biodibertsitateari eta ondare naturalari buruzko komunikazioari helduko zaio. NBEren biodibertsitateari buruzko azken txostenak -2019ko maiatzean argitaratu zen- espezien galera masiboaz ohartarazten du, giza jardunak eraginda. Milioi bat espezie inguru desagertzeko arriskuan daude, eta beste asko hamarkada batzuen buruan desagertu litezke, gizateriaren historian antzeko dimentsiorik ez duen mehatxu baten eraginez.

Komunitate zientifiko eta akademikoko ahots ugarik azpimarratzen dute azken hamarkadetako klima-krisiak eta biodibertsitatearen galera basatiak COVID-19aren agerpenarekin izan duten lotura estua. COVID-19ak munduaren zati handi bat zigortu du 2020ko hasieratik, eta giza sufrimendu handia eta irudikatzen zailak diren ekonomia- eta gizarte-inpaktuak eragin ditu. Beste hainbat ahotsek, halaber, eskatu dute pandemiari lotutako krisitik ateratzeko EBk abian jarriko duen estrategia ekonomikoaren ardatz nagusia klima-aldaketaren aurkako borroka izatea.?Izan ere, klima-krisiari aurre egiteko borroka horrek beste ondorio asko ere baditu; esate baterako, biodibertsitatearen galeraren aurkako borroka, natura-ondarea zaintzeko borroka eta beste eredu batzuen arabera ekoizteko, kontsumitzeko eta bizitzeko borroka ere biltzen ditu.

Ikastaroaren helburua da aztertzea zer-nolako ekarpena egin dakiokeen komunikazioaren arlotik gure biodibertsitatearen ezagutza eta babesaren hobekuntzari, eta, horri lotuta, ekosistemek eta naturak eskaintzen dizkiguten zerbitzuen balioa nabarmentzea, zeren funtsezkoak baitira gure ekonomia eta ongizaterako.


Informazi gehiago eta matrikula:

https://www.uik.eus/eu/escuela-de-comunicacion-ambiental-comunicar-biodiversidad-y-patrimonio-natural


Ikastaroak ezagutzera emango ditu gai hau hainbat lekutan eta askotariko ikuspegiz jorratzen duten ekimenak, hedabideak eta ingurumen-hezkuntza barne sartuta. Halaber, Euskadiren egoera era egongo da aztergai, zeren oso eremu aberatsa baita biodibertsitate aldetik; izan ere, Europar Batasuneko lurraldearen % 1soilik izan arren, 2.500 espezie baino gehiago ditu, eta europar intereseko habitaten % 35, fauna-espezieen % 21 eta flora-espezieen % 2.


Kazetariak