EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

2020ko 'Invisible Express' ikus-entzunezko lehiaketa

2020ko 'Invisible Express' ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita dago


Irailaren 25ean Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo GKE-ak antolatutako Invisible Espress lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. 'Film Sozialak' Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren harira egin da ekitaldia.

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, info@kcdongd.org helbidera mezua bidalita.

Irailaren 29an emango da film laburrak egiteko gaiaren berri, campus bakoitzeko zentro batean emango den informazio hitzaldi batean. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie noiz, non eta zerordutan izango den.

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

Epaimahaiaren Saria: 1.000 euro

Ikusleen Saria: 500 euro


Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/invisibleexpress

Kazetariak