EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak Pikara Magazine aldizkariaren kontrako eraso berria salatzen dute

Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) Pikara Magazine aldizkariaren egoitzaren aurkako pintada matxistak gaitzesten eta salatzen ditu, laugarrenak aurten.

EAEko kazetaritza arloko bi erakunde profesional nagusiek adierazpen askatasuna, hedabideak indarkeriarik gabe aske informatzeko eskubidea eta mugimendu feministaren aurkako erasoak salatu nahi dituzte.

Pikara Magazine aldizkari digitalak 2019an 'Euskal Kazetaritza Sarietako' 'Kazetaritza Digitala Saria' jaso zuen teoria eta praktika feministaren dibulgazioagatik.

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak garbi adierazi nahi dute eraso eta jokabide hauek demokraziaren irizpideen aurka doazela eta gogoratu nahi dute gizartea aske informatzeko eta iritzi publikoa eraikitzen laguntzeko informazioa zabaltzea oinarrizko eskubidea dela eta jarrera autoritarioen aurre izango direla. 

KEEk eta EKEk babesa luzatu nahi diete Pikara Magazine eta bertan lan egiten duten profesional guztiei, eta haienganako errespetu osoa eskatzen dugu.




Kazetariak