EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Erabakita dagoeneko Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 'Euskal Kazetaritza Sariak 2020'ko sarituak


Zigor Aldama, Rosa María Calaf, José Manuel Alonso, Euskal osasungintzako kolektiboa, Mikel López Iturriaga (El Comidista), Luis Calabor eta Gorka Belamendia izan dira aurtengo sarituak


Bilbo, 2020ko urriak 16. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako ´Euskal Kazetaritza Sariak 2020', BBK, Euskaltel, Ihobe, Bilboko Udala eta LOGI Taldearen babesa eta laguntzarekin egin direnak, badituzte irabazleak: 


Zigor Aldama 'Euskal Kazetariak' ataleko saritua izan da; 'Adierazpen Askatasunaren José María Portell'a, Rosa María Calafi egokitu zaio; 'Ibilbide Profesionala'ren saria, José Manuel Alonsori; 'Pertsonaia edo Giza instituzioa'ren saria Euskal osasungintzako kolektiboarentzat izan da; 'Kazetaritza Digitala - Narratiba berriak', Mikel Iturriagari, 'El Comidista' blogaren zuzendaria; 'Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza saria' Luis Calabor fotokazetariari egokitu zaio eta Gorka Belamendiari, aldiz,  'Ingurumen -kazetaritza'. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabidetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.


Euskal Kazetariak Saria

Kategoria honetako aurtengo sariduna Zigor Aldama izan da, kazetaria eta Ekialde Urruneko berriemailea, COVID-19aren inguruan egindako estaldura bikain eta xeheagatik.

Sari honen 9. edizioa da eta bere helburua gure lanbiderako adibide eta hantustea den EAEko informazioaren profesional bat omentzea da, Euskadin, maila nazionalean edota nazioartean egindako lanagatik.

2007. urtean (1. edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria; 2009an (2. edizioa) Sarita Estévezek; 2011n (3. edizioa) Iñaki Gabilondok; 2015ean (4. edizioa) Mikel Ayestaranek; 2016an (5. edizioa) Jon Sistiagak, 2017an (6. edizioa), Ane Irazabalek; 2018an (7. edizioa), César Cocak eta 2019an (8. edizioa) Olatz Arrietak.


Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria

Sari hau, bere 8. edizioan, Rosa María Calaf kazetariak eskuratu du TVEko korrespontsalik luzeena 25 urteko ibilbidea egin baitzuen kanpoan. Politikaz, ekonomiaz, gatazkez eta hondamendiez, kulturaz eta gizarteaz informatu du, eta azken lau hamarkadetako historia osatu duten pertsonaiak ezagutu ditu.

Lehen edizioan (2008) Elena Tregúbova kazetari errusiarrak jaso zuen saria. Kremlinetik kazetaritza uzteko presio izugarriak jaso ondoren eta bere etxearen aurrean lehergailu batek eztanda egin ostean, Erresuma Batura erbesteratu zen. 

Bigarren edizioan (2010) Terry Gould kazetari eta idazle amerikarra zan zen saritua, nazioarte mailan kazetaritzaren bozeramaile eta defendatzaile dena.

Hirugarren edizioan (2015) kazetari mexikarren kolektiboak eskuratu zuen sari hau, narkotrafikoaren kontra egindako ikerketa eta salaketa lanagatik.

Laugarrenean (2016) kazetari turkoen kolektiboak eskuratu zuen 2016ko uztailaren 15ean arrakastarik izan ez zuen kolpe militarraren ondoren jasandako jazarpen, eraso eta errepresioagatik.

Bosgarrenean (2017) Gervasio Sánchezek eskuratu zuen saria, gatazka armatuetan egindako lanagatik eta bere giza-sentikortasuna eta baita gudaren laztura salatzeagatik ere.

Seigarren edizioan (2018) Carmen Sarmientok eskuratu zuen garaikurra, nazioarteko eta gizarte-gaietan espezializatua, emakumeari ardura berezia eskainiz.

Zazpigarren edizioan (2019) saritua RSF izan zen prentsa askatasunarik ez dagoen erregimenetan zentsuratutako 22 komunikabideri blokeoa kentzeagatik.


Ibilbide Profesionalari Saria

5. edizioko saritua José Manuel Alonso izan da, euskal kazetaritzan izandako ibilbidearen omenez. 50 urte daramatza jardunean, eta literatur sorkuntzan eta goi-mailako hezkuntzan lan egin du. 'La Gaceta del Norte' eta 'Deia' egunkarietan erredaktore-buru izan zen, eta 'Tribuna Vasca', 'El Periódico de Álava'-sortu zuena- eta 'El Mundo del País Vasco'zuzendu zituen. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Saileko zuzendaria izan zen Guggenheim Bilbao Museoa egin zen urteetan. Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea ere izan zen.

Sari honen lehen edizioko irabazlea (2015) María Jesús Gandariasbeitia izan zen; bigarren edizioan, María Josefa Marzo; hirugarrenean (2017), Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte; laugarrenean (2018), Joxe Mari Iriondo eta boskarrenean (2019) Elixabete Garmendia.


Pertsonaia/Giza instituzioari Saria

Aurtengo saritua Euskal osasungitzako kolektiboa izan da, COVID-19ren aurrean 'lehen lerroan' egindako lan bikainagatik eta Euskadiko pandemia handiaren aurkako borrokaren ikur izateagatik.

Aurreko urteetako sarituak, 'STOP Sanfilippo'ko Naiara García de Andoin (2015); 'Hodeiren Bila Plataforma' (2016), 'Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia' (2017); 'Euskaltzaindia' eta 'Eusko Ikaskuntza' (2018) izan ziren eta 2019an 'Bizkaiko Elikagaien Federazioa'.


Kazetaritza Digitala Saria - Narratiba berriak

6. edizio honetako saritua Mikel López Iturriaga kazetaria izan da 'El Comidista' blogaren zuzendaria, publikoari gastronomia era dibertigarri eta entretenigarri batean hurbiltzeagatik.

Lehen edizioko saritua Begoña Beristain izan zen (2015); bigarren ediziokoa, Iker Merodio (2016); hirugarrenekoa (2017), Mikel Iturralde; laugarren edizioan (2018) 'Doce Miradas' bloga eta boskarrenean (2019) 'Pikara Magazine' aldizkaria.


Fotokazetaritza Saria

Aurtengo saritua (2020) Luis Calabor fotokazetaria izan da, fotokazetaritza ulertzeko eta egiteko modu berri bat sortzeagatik.


Lehen edizioan (2019) saria Juantxu Rodríguezentzat izan zen (in memoriam), Euskal Herriko hainbat komunikabideetan bere ibilbide profesionala burutu zuen fotokazetaria, eta 1989an Panamán erahila herri horretako estatuar inbasioaren berri ematen zuen bitartean El País egunkarirako. 


Ingurumen-kazetaritza Saria

2020ko saritua Gorka Belamendia izan da, ingurumen-gaietan aditua eta dibulgatzailea, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea.

Kategoria honetako lehen sariduna Julen Rekondo izan zen 2019an.


'Euskal Kazetaritza Sariak 2020' Epaimahaia


Sari hauetako epaimahaikideak hurrengo hauek izan dira: Jesús Coterón, EKEko presidentea eta KEEko dekanoa; Amaia Goikoetxea, EKEko presidenteordea eta KEEko dekanordea; Nekane Lauzirika, EKEko eta KEEko idazkari orokorra; Juan Manuel Gutiérrez, EKEko eta KEEko diruzaina; Carmen Torres Ripa, kazetaria; Simón Peña, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa; Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria; Iñaki Soto, Garako zuzendaria; Joxe Rojas, TOKIKOMeko komunikazio zuzendaria; Pedro Briongos, El Correoko zuzendariari atxikitua; Iñaki González, Deiako zuzendaria; Txema Villate, EFEko ordezkaria Bilbon; Matxalen García, Bilboko Europa Presseko delegatua Euskadin; Urko Aristi, EiTBko irratietako zuzendaria; Ángel López, Onda Vascako zuzendaria; Jabier Onaindia, Radio Popularreko zuzendaria; Juan Carlos de Julián, Onda Cero Euskadiko informatiboen koordinatzailea; Begoña Marañón, Cadena SERreko zuzendaria; Javier Tutor, COPE Euskadiko herrialdeko zuzendaria; Jon Kepa Idoyaga, RNEko Euskadiko Albistegien Burua eta RNE bilboko arduraduna; Antolín Lekue, RTVE País Vasco-ko zuzendaria; Mireya Álvarez, BBK-ko Komunikazio zuzendaria; Joseba San Nicolás, Euskalteleko komunikazio ataleko arduraduna; eta Yolanda Rodríguez, Ihobeko komunikazio arduraduna.


'2020ko Euskal Kazetaritza Sariak', Idoia Jauregi (Radio Euskadi) eta Miguel Ángel Garrosa (Cadena SER) kazetariek aurkeztuko duten emate ekitaldian banatuko dira datorren azaroaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusian).


Kazetariak