EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Ruth Juan artistak (Junita Makina) amaitu du sortze garbiaren komentuko horma-irudi handia


* Horma-irudiak 100 m 2 ditu, eta, han, Juanek leiho sotil batzuk margotu ditu han, landare eta animalia exotikoekin, zeru izarratua ere ageri dela, komentuan bizi diren klausurako mojen omenez.

* Bilboko Udalaren BLV ART programaren barruan hasi ziren lanak, 2020ko irailean, zeina antolatu baitzen kulturaren zeregina nabarmentzearren Bilbo Zaharraren eta San Frantziskoren garapenerako eta birgaitze integralerako bultzatzaile gisa.


Ruth Juan artistak (https://junitamakina.es/) amaitu du dagoeneko Bilboko Sortze Garbiaren Komentuko hormetan egin duen lana, Zabalan.


Ruthen lan prozesua, komentuko hormetan, Udalaren BLV ART programa 2020an garatzen ari zelarik abiatu zen: urtero antolatzen du Bilboko Udalak programa hori, kulturaren zeregina nabarmentzearren Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoen garapenerako eta birgaitze integralerako elementu bultzatzaile moduan. 'Era honetako ekimenekin, nabarmendu nahi dugu zer garrantzi duen kulturak Bilbo Zaharreko gune hau eraldatzeko orduan. Beraz, hala, inguru hartan sortu den komunitate artistikoari laguntzen diogu, Uriko kultura eragile kopuru handi bat han bizi baita eta han egiten baitu lan', adierazi dute Udaleko kideek.

100 M2 -KO HORMA-IRUDIA

Horma-irudiak 100 m 2 ditu hedaduran, eta, han, artistak, iruditxo moduko batzuk margotu ditu, komentuko bizimoduaren iruditeria bat bilduz, jantziekin eta beste osagai batzuekin zerikusia duen esanahi sinboliko batez horniturik, zeintzuk Ruth Juanek berak hauteman baitzituen mojen bizimodu pribatuaren argazkien bitartez; leihoetan ageri dira animalia eta landare exotikoak, horma-irudiak zeharkatzen, eta zeru izarratua ere bai, zeren eta eraikina bera muino baten gainean baitago kokatua, 'Zeruaren eta lurraren artean'.

Artistak berak esanik, omenaldi bat egin nahi izan die han bizi diren klausurako mojei: 'omenaldi bat egin nahi nien, eraikinak historia handia eta ugaria baitu, Gerra Zibilean komentua erre zutelarik, eta guardia eta miliziano batzuen laguntzari esker ihes egin ahal izan zutelarik; auzoko auzotarrik antzinakoenak dira, gizarte lan handia egin dute eta auzotarrek maite dituzte'. Gainera, Ruth Juanek berak azaldu duenez, obraren diseinurako inspiraziotzat baliatu zaio esaldi bat, behinola Sortze Garbiaren Komentuko mojei egin zieten elkarrizketa batean irakurri zuena, esaten baitzuten 'hemen goian, Komentuan, zeruan ireki den zulo batean bezala da'.


SORTZE GARBIAREN KOMENTUA


Komentua, gaur den egunean ere jardunean baita, 1861ean inauguratu zen. Gerra Zibilaren hasieran, 1936ko uztailaren 20an, talde armatuak sartu ziren bertara, eta erre egin zuten, eta komentua uztera behartu serorak. Ihes egitea lortu zuten, ostera, guardia eta miliziano batzuen bihotz onari esker, eta, 1946an, arkitektura multzo osoa berreraiki zuten, eta 1957an berrinauguratu zuten, Zabala auzoaren bihotzean bertan.

BILBO ZAHARREKO BERRIKUNTZAKO ETA BARNE BIRGAIKUNTZAKO PLAN BEREZIA

Horma-irudi hau auzoan ziren beste batzuei gehitzen zaie, beraz. Horma-irudietako eskuhartze hauek Bilboko Udalak sustatuak dira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoek eratzen duten hiri-eremua biziberritzeko eta berritzeko estrategiaren barruan.

RUTH JUAN

Ruth Juan Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da duela 10 urtetik, eta, orain, inguru hartako hiri-paisaiari erantsi dio horma-irudi handi-handi bat, 100m2 -metro ingurukoa, komentu horren horman egina.

Ruth Juanen lanak hiria du ardatz, eguneroko bizimodua, gizarte auziak eta lankidetza proiektuak. Bilbao Arte Fundazioak beka bat eman zion 2013an, eta han sortu zuen lehen liburu irudiztatua, 'Bilbo Zaharra, tolerantzia eremua'. Gaur egun, hainbat proiektutan ari da irudiztatzaile freelance gisa, eta berak sortu du https://junitamakina.es/ marka. Liburuetarako marrazkiak nahiz umeentzako biniloak edo irudi grafikozko lanak nahiz horma irudi koloretsuak egiten ditu; horma-irudi horietako lau, preseski, Bilbo Zaharrean daude kokatuta, hala nola Marzana ostatuan, eta mintzagai dugun hau, Sortze Garbiaren komentuan.


Ayuntamiento de Bilbao