EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

KOMUNIKATUA - Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna


Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Kazetarien Euskal Elkargoak (CVP-KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (AVP-EKE) aurten ere bat egin nahi dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoaren, legalaren eta errealaren aldeko aldarrikapenekin. Gure bizitzako esparru guztietan, pribatuetan zein publikoetan, aukera-berdintasunean agertu nahi dugun parekotasuna.


Aldarrikapenaren ildo horretan, lehenik eta behin, ez ditugu ahaztu nahi eta ezin ditugu ahaztu emakume izateagatik erail dituztenak, ezta indarkeria sexista mota desberdinak pairatu dituztenak eta jasaten jarraitzen dutenak ere, fisikoa zein beste edozein motatakoa izan. Era berean, muturreko indarkeria hori erabat gaitzesteaz gain, gure ahotsa jarduera publikoko eremu guztietan lanbide, lan eta soldata-berdintasunaren aldarrikapenarekin bat egiten dugu, eta, aldi berean, ekitate-bide horretan elkarrekin parte har dezaten eskatzen diegu gizonei, gizateriak justizian aurrera egingo baitu soilik hegoak orekan badoaz.

Baina aurten, emakumeen berdintasunaren aldeko mugimenduari laguntzeko dugun jarrera erabatekoarekin batera, gogorarazi behar dugu osasunaren esparruan erantzukizun sozial orokorreko unea ere badela. Gaur egungo pandemiak baldintzatu egiten gaitu; beraz, erreklamazio guztiekin bat eginda ere, martxoaren 8an ez dugu manifestazio publikorik deitu fisikoki, baina bat egiten dugu gerta daitezkeen beste errebindikazio-modu batzuekin, telematikoak edota presentzialak izan, dagozkion babes-neurriekin.

Izan ere, emakumeek berdintasunaren bidean ematen duten urrats bakoitzarekin, gizarte osoak jauzi handia egiten du bere aurrerapen globalean.

JARRAI DEZAGUN DESBERDINTASUNAREN MUGAK ERAISTEN.




Kazetariak