EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Ihobek Euskadiko ekoberrikuntzaren esperientzia aurkeztuko du Europako ingurumen-agentzien aurrean


Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Euskadiko ekoberrikuntzaren alorreko esperientzia aurkeztuko du Europako ingurumen-agentzien aurrean, ekainaren 24an online egingo den 'European Research and Innovation Days' jardunaldiaren baitan.


Ander Elgorriagak, Ihobeko ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularrean adituak, Euskadin bultzatutako jarduerak azalduko ditu 'Jasangarritasunaren trantsizioetara zuzendutako ikuspegi sistemikoak: Ekonomia zirkularra zeharkako behar gisa' izeneko topaketan.


Ander Elgorriaga.

Saioa ikertzaileei, arduradun politikoei eta jasangarritasunaren trantsizio sistemikoez interesatuta dauden beste eragile batzuei zuzendutako dago, eta beraren helburuak honako hauek dira: I+G+b arloa Europa mailan hobetzeko aukerak ebaluatzea; I+G+B-aren arloan dauden beharrak zehaztea, jasangarritasunerako trantsizioa errazteari begira; aldaketa eta aurrerapen sistemikoak lortzera zuzendutako estrategia oparoenak identifikatzea; eta ikerketa/zientzia/politika interfazea hobetzen saiatzea, ezagutza sistemiko aplikagarriak sortzeko xedez.

Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak ?bera da jardunaldiaren antolatzailea- ikuspegi global eta sistemiko bat bilatzen du jasangarritasunera zuzendutako eraldaketarako. Europako Itun Berdeak eta Garapen Jasangarriaren Helburuek eskatzen dute gure gizarte-, ekonomia-, kontsumo- eta ekoizpen-sistema guztiak sakon eraldatzea.

Asier Elgorriagarekin (Ihobe) batera, panelean beste partaide hauek arituko dira: Eeva Primmer, SYKEko (Finlandiako Ingurumen Institutua) Ikerketa Zuzendaria; Jean-Eric Paquet, Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko Zuzendari Nagusia; Hans Bruyninckx, Europako Ingurumen Agentziaren Zuzendari Eragilea; Hans Mommaas, PBLko (Herbeheretako Ingurumen Ebaluazioaren Zuzendaria) Zuzendari Nagusia; Henriette Spyra, Austriako Ingurumen Agentziaren Zientzia eta Berrikuntza Zuzendaria; Dominique Darmendrail, BRGM (Frantziako Zerbitzu Geologikoa); Jakub Mazur, Wroclaweko lehen alkateordea; Frans Van Houten, Phillipseko Zuzendari Eragilea (Holanda); eta Frank Elderson, Europako Banku Zentraleko Kontseilu Eragilearen kidea.

IHOBE