EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarientzako afari-tertulia: 'Gorrotoaren gobernua sare sozialetan', Paloma Viejo Oterorekin


PALOMA VIEJO OTEROrekin AFARI-TOPAKETA

Ikerketa laguntzailea eta doktoratu ondoko ikertzailea FUSEn, Dublingo Unibertsitate Nazionaleko Bullyingaren aurkako Ikerketa eta Baliabideen Zentro Nazionalean  (DCU)


'GORROTOAREN GOBERNUA SARE SOZIALETAN'

Data: 2021eko abenduak 2 (osteguna)

Ordua: 20:00

Lekua: Ercilla Hotela (Ercilla kalea, 37-39 ? Bilbo)


Datorren abenduaren 2an, osteguna, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak, Bilboko Udalaren lankidetzarekin, afari-topaketa antolatu dute Paloma Viejo Oterorekin, Dublin City University-ko Bullyingaren aurkako Ikerketa eta Baliabideen Zentro Nazionaleko ikertzailea.

Solasaldia, kazetariei zuzenduta dago -emakume zein gizon- eta 20:00etatik aurrera izango da Bilboko Ercilla Hotelean. Menuaren prezioa 40 eurokoa da eta 25 toki ditugu, zeinak erreserbatuko diren ordainketa-agiriak heldu heinean.

Izen-emateak eta informazio gehiago: info@kazetariak.eus helbide elektronikoan.



Kazetariak